XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuk gaitzesten dituzu, Iainko egiati, Zuk gezurtatzen eta ixiltzen.

Onela, bi nai-ukaite gaizto autatzekoan, adibidez, gizona edenez ala burdiñez il, olakoren ala alakoren landa ebatsi, biak al ukan ezkero; atsegiñez lizunkeria erosi ala dirugosez dirua gorde; zirkura ioan ala ikustegira, biak egun berean gertatuz; oraiño, besteren etxean ebastea, al ba ledi; urrena, ezkon legea austea, aukera dalarik; azkenik, nai-ukaite oriek oro une berean gerta ba lediz ez baititezke batean egin zatitzen dute anima lau edo geiagoko nai-ukaite oriek, ainbeste gauza ukan nai baitugu.

Eta alare ez dute aitortzen beste oinbeste zerki ta etorki diranik.

Orobat nai ukaite onetan ere.

Esan bezaidate: Apostolua irakurtea on al zaie, naiz Salmu soilla, naiz Ebanjelioa?

Bakoitzari on zaigu erantzun dezakate.

Zer beraz?

Guziak berebat atsegiten ba dute ta une berean, nai-ukaite bixiko oriek ez al dute giza-biotza bereganatzen, zeri eldu auta bitartean?

Guziak dira on eta elkarri aier, bat auta arteo; askotara zatika zegon naimena bat artara oldartzen dan arteo.

Ala berean, goitik betierak gu erakartean eta beitik emengo atsegiñak gaduzkanean, anima bakarra da, au edo ua nai baitu, ez nai osoz.

Orregatik zarratatzen da oiñaze izugarriz, egiak bat autarazi, ta oiturak bestea ez utzarazi.